jueves, 29 de mayo de 2014
TXIMELETA
Lepidoptera (grezieratik, lepidos, ezkata eta pteros, hegoa) intsektu ordena bat da, tximeleta eta sitsak barnebiltzen dituena. Animalien artean bigarren ordenarik handiena da, Coleopteraren ondoren. 180.000 espezie deskribatu dira, 128 familia eta 47 superfamiliatan banatuta. Lepidopteraren barruan dauden espezieek ezkatak dituzte, bi begi konposatu dituzte eta proboszide deitutako aho luzea dute. Guztiek hego mintzakarak dituzte, gutxi batzuk kenduta. Larbek beldar izena hartzen dute eta oso ezberdinak dira itxuraz, gorputz luzearekin, buru oso ondo garatuarekin, barailak eta 0tik 11 hankara.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)

No hay comentarios:
Publicar un comentario